DATU TEKNIKOAK

CD-Rom multimedia autoexekutagarria da. Programa bera hasten da CD edo DVD ordenagailuan sartzean.

HELBURU HEZITZAILEA

Haurra irakurketaren ikasketan murgiltzea helburu nagusitzat duen baliabide hezitzailea da Begizorrotz.

Helburua osagarri hezitzaile legez erabiltzea da, 3 eta 6 urteko haurrak irakurketaren ikasketarako beharrezkoak diren baliabideez hornitzea: kontzientzia fonologikoa, eta automatismoa eta abiadura lexikoaren ezagutza.

Egituratutako materiala da; irakurketa-idazmenaren oinarri gisa edo, hasieran, alternatiba edo osagarri gisa erabil daiteke. Gelako programazioari moldagarria eta bateragarria.

INTEGRAZIO DIDAKTIKOA CURRICULUMEAN

Baliabidearen diseinuak eta erabiltzeko moduak gelako programaziora erraztasunez moldatzea ahalbideratzen du, eta berdin da zein metodo erabltzen den irakurketaren ikasketarako (sintetikoa ala orokorra). Metodo sintetikoa erabiltzen baldin bada, Begizorrotz silabikoarekin lan egin daiteke; aldiz, metodoa orokorra bada, Begizorrotz orokorra erabil daiteke.

Haur Hezkuntzako azken zikloan honako helburu curricular hau beteko luke:

"Idatzizko mintzaira interesa eduki eta informazio eta gozamenerako tresna gisa eta nahi, emozio eta informazioak adierazteko bide gisa baloratzea"

1 Multzoa: ahozko mintzaira:

Prozedurazko edukiak:

Lehen Hezkuntzako lehenengo zikloan honako helburu curricular hau beteko luke:

"Testu baten irakurketan eta ulermenean parte hartzen duten prozesu kognitiboak automatizatzea".

Prozedurazko edukiak:

METODOLOGIA. MATERIALA ERABILTZEKO JARRAIBIDEA

Ekintzak jolas interaktibo baten bidez aurkezten dira, eta helburua lasterketa batzuk irabaztea da, baina hori lortzeko dauden ariketak gero eta maila zailagokoak eta konplexuagoak dira. Erraza eta intuiziozkoa denez, ez da beharrezkoa heldu baten laguntza, eta haurrak berak bakarrik erabil dezake. Prozesuan zehar haurrak ez du hezkuntza ariketa bat egiten ari den kontzientziarik, intuiziozko eta banakako ikasketa lortzen da eta memento oro haren gaitasunetara moldatzen da.

Aldaera silabikoaren erabileran honako gomendio hauek ematen dira: irakurketarekin lehenengo harremana (Haur Hezkuntza), kontzientzia fonologikoa lantzea (Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzan irakurketa atzerapena dagoenean), fonema-grafemen asoziazio zuzena (Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzan irakurketa atzerapena dagoenean) eta hizkien nabarduren irudikapen ortografiko zuzena (Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzan irakurketa atzerapena dagoenean). Fonema eta horiek errepresentatzen dituzten hizkiak asoziatzeko arazoak dituzten haurrentzako sistema egokia izango da (kontzientzia fonologikoa), edota hizkien nabardurez jabetzeko arazoak dituzten eta antzematean nahasten dituztenentzat.

Denborazkotasuna. Fonema bakoitza 30 minutuko saio batean lantzea gomendatzen da, entrenamendu eta lasterketa aldiz osaturik. Hurrengo saioetan entrenamenduari fonema berri bakar bat gehituko zaio, baina lasterketari lehenago landutako fonema guztiak gehituko zaizkio. Era horretan ikasitakoa birpasatzea lortuko dugu, baita fonema eta grafema berrien diskriminazioa entrenatzea ere.

Hezkuntza laguntzan jolasa eraginkorra da, bi fonema edota grafemaren arteko nahaste arazoak daudenean; adibidez "b" eta "d" hizkiak bereizten ez direnean. Eta berdin da zein den arazoaren sustraia (auditibo-fonologikoaren diskriminazioaren mentsa izatea, edo hizkien ezaugarriak nahastea). Fonema bien entrenamendurako 30 minutuko saioa proposatzen da, fonema-grafemaren bereizketa egokia eta asoziazio zuzena behin betiko finka dadin. Amaieran, komeni da frogatzea – lasterketa aukeran- ikasitakoa eraginkorra den, menuan landutako hizkiak edo fonemak aukeratuz. Dizkriminazioa hurrengo saioetan finkatu behar da (20 minutu inguru) auto eta pertsonaia ezberdinak dituzten lasterketa jolas ariketa batzuen bidez; jada entrenamendu aldia ez da beharrezkoa izango.

Aldaera orokorraren erabileran honako gomendio hauek ematen dira: irakurketarekin lehenengo harremana (Haur Hezkuntza), irakurketaren helburua ulertzea (Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzan irakurketa atzerapena dagoenean), hitzen segmentazioa fonemetan (Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzan irakurketa atzerapena dagoenean) eta hizkien errepresentazio ortografiko zuzena (Haur hezkuntzako 2. zikloan eta Lehen Hezkuntzako 1. zikloan). Metodo honek, nahiz eta haurrek abezedarioko hizkiak ez ezagutu, errepresentazio lexikoaren bidez haurrak hizkiak ezagutzeko gai izatea ahalbideratzen du. Haurrarentzat oso interesgarria izaten da, hasieratik "dagoeneko irakurtzen dakienaren" sentsazioa baitu. Helburua, euskarazko multzo bakoitzeko 90 hizki ezagutzea da. Substantiboak 10 multzotan sailkatzen dira: animaliak, "etxeko gauzak", "gelako gauzak", jatekoa, gorputz atalak, frutak, tokiak, objektuak, jantziak eta garraioak.

Denborazkotasuna. Multzo bakoitza 30 minutuko saio batean lantzea gomendatzen da, entrenamendu eta lasterketa aldiz osaturik. Hurrengo saioetan entrenamenduari multzo berri bakar bat gehituko zaio, baina lasterketari lehenago landutako multzo guztiak gehituko zaizkio. Modu horretan errepresentazio ortografikoak lantzen joatea eta beraien aktibaziorako sarrera baxuagoa izatea lortuko dugu. Beraz, gero eta ezagunagoak izango dira eta ezagutza arinagoa izango da.

Erabilera gomendioak:

Metodo hauetako bakoitzak bere abantailak eta desabantailak ditu. Metodo sintetikoak oso prozesu luzeak dira, eta haurrak batzuetan ez dauka argi zein den ahaleginaren helburu nagusia. Denbora asko pasatuko da hitz oso batzuk irakurtzeko gai dela sentitu arte. Aipatutakoaren arabera, ariketak gogaikarriak eta frustrantreak izan daitezke. Hala eta guztiz ere, metodo hauek kontzientzia fonologikoan oinarritzen dira eta asko lantzen dute.

Metodo orokorrek lehenengo mementotik irakurketaren helburua erakusten duten abantaila dute: bateraturik ideia edo kontzeptu bat errepresentatzen duten hainbat zeinu grafiko. Orokorrean, haurraren hurbilketa ariketara positiboagoa eta atseginagoa izatea lortzen dute. Beste alde batetik, eragozpen bat ere badaukate: memoria eraginkor maila zehatz bat eskatzen dute (silaba batzuez osaturiko hitzen errepresentazioaz oroitzek gauza izateko). Era berean, kontzientzia metalinguistikoa eta fonologikoa behar da idatzita ikusi ez dituen hitz berrien irakurketa orokortzeko.

Guk, metodoen erabilpen bateratua gomendatzen dugu: sintetikoa (silabikoa) eta orokorra, ikasketari hasiera ematerakoan haurraren gaitasunaren arabera.

Adibidea: haur batek kontzientzia metalinguistiko eta fonologikoaren maila altua baldin badauka (hau da: "hitzek kontzeptuak errepresentatzen dituztela ondo ulertzen du, eta hitzak silaba eta hizkietan zatituak izan daitezkeela ahozko hizkuntzako fonemei egokituz"), lehenengo memento batean metodo globalari garrantzi handiagoa ematea komeniko da, ohiko edukien errepresentazio lexikoa lortu arte.

Haurrak ikasteko defizitak badauzka (batez ere kontzientzia fonologikoa bada), lehenengo mementoan sistema hobezina metodo sintetikoa izango da, kontzientzia fonologikoa eta mintzaira silaba eta fonemetan segmentatzeko gaitasuna lortu arte. Gero, metodo globalarekin tarteka daiteke hitz arrunt batzuen errepresetazio lexikoa lortzeko.

GIDOIA, ZELAN JOLASTU

Ikasketarako aukera bi eskaintzen dira: bata metodo silabiko da: haren helburua euskarazko kontsonante eta bokal guztiak ezagutzea da. Eta bestea, metodo globala: haren helburua 10 multzo ezberdinen parte diren 90 hizki ezagutzea da.

METODO SILABIKOA

Errepresentatzen dituzten hizkien fonemak erlazionatzeko arazoak dituzten haurrentzat sistema ezin hobea da (kontzientzia fonologikoa), edota hizkien nabartzeko arazoak dituzten eta identifikatzerakoan nahasten dituztenentzat.

Helburua euskarazko eta/edo gaztelaniazko bokal eta kontsonante guztien ezagutza eta ikasketa da. Bokal eta kontsonante bakoitzeko mugimenduzko irudi bat garatu da haurraren errepresentazio eta barneratze ortografikoa errazagoa izan dadin.

Jolasak aldi bi ditu: entrenamendua eta lasterketa. Lasterketan parte hartzeko, entrenamendu alditik pasatzea beharrezkoa izango da beti.

Entrenamendua: bokal silabiko batzuei lotuta dagoen kontsonante bat aukeratzen da. Gero, ekintza interaktibo batzuk egiten dira, kontzientzia fonologikoa eta grafema barneratzea ahalbideratzeko; hau da, zehazki zein fonemak zein hizki errepresentatzen duen ikastea.

Oharra: kontsonante berri baten ikasketa gehitzen dugun bakoitzean, egokiena da kontsonante hori lantzea, entrenamendua egin baino lehen.

Lasterketa: entrenamendua gaindituta, haurra lasterketan aritzeko prest egongo da. Haurrak berak hautatu beharko du zein ibilgailu erabili nahi duen helmugara heltzeko, zein pertsonaiarekin jolastuko den, nor izango den bere lehiakide eta nolakoak izango diren erabiliko dituzten jantziak eta ibilgailuak. Lasterketaren zailtasun maila parte hartzailearen gaitasunei guztiz moldagarria da. Hiru maila agertzen dira:

Era berean, hiru mailetan ariketak bi modu ezberdinez zaildu daitezke: aldi berean kontsonante bat baino gehiago hautatuz (abezedario guztia hautatzen bada gorenengo zailtasuna lortuko genuke) edo denboralizazio funtzioa martxan jarriz (erantzuna emateko denbora mugatua dagoenez, ezagutza ekintzan automatizazioa handiagoa izatea ahalbideratzen du).

METODO OROKORRA

Metodo honen bitartez, haurra gai izango da abezedarioko hizkiak ezagutu gabe hizkien errepresentazio lexikoaz jabetuz hizkiak ezagutzeko. Haurrarentzat oso interesgarria izaten da, lehenengo mementotik “dagoeneko irakurtzen dakielako” sentsazioa baitu.

Helburua edukizko 90 hitz ezagutzea da, ohikoak eta euskararen hainbat multzotakoak. Substantiboak 10 multzotan sailkatzen dira: animaliak, "etxeko gauzak", "gelako gauzak", janaria, gorputz atalak, frutak, tokiak, objektuak, jantziak eta garraioak.

Hemen ere bi aldi daude: entrenamendua eta lasterketa. Lasterketan parte harteko, beti entrenamendu alditik igarotzea beharrezko izango da.

Entrenamendua: multzo bat hautatzen da. Haurrak ikasiko du zein hizki zein kontzepturi dagokion ariketa interaktibo batzuk eginez.
Hiru maila ditu eta horietariko bakoitzak 3 hizki ditu, 9 hizki osatu arte.

Lasterketa: entrenamendua gaindituta haurra prest dago lasterketan jolasteko. Haurrak berak hautatu beharko du zein ibilgailu erabili nahi duen helmugara heltzeko, zein pertsonaiarekin jolastuko den, nor izango den bere lehiakide eta nolakoak izango diren erabiliko dituzten jantziak eta ibilgailuak. Lasterketaren zailtasun maila parte hartzailearen gaitasunei guztiz moldagarria da. Hiru maila agertzen dira:

Era berean, hiru mailetan ariketak bi modu ezberdinez zaildu daitezke: aldi berean multzo bat baino gehiago hautatuz(multzo guztiak hautatuz gorenengo zailtasuna lortuko genuke) edo denboralizazio funtzioa martxan jarriz (erantzuna emateko denbora mugatua dagoenez, ezagutza ekintzan automatizazioa handiagoa izatea ahalbideratzen du).

Oharra: ikasketan metodo biak tartekatu daitezke. Metodo silabikoa apur bat geldoagoa izango da, baina, adibidez oso baliogarria da bi fonema edo grafemaren (hitzen) arteko diskriminazio arazoak lantzeko. Beste alde batetik, metodo orokorrak ahalbidetzen du irakurketaren helburua zein den antzematea baita hizkiak diren sinbolo abstraktuak ezagutzea.

EBALUAZIOA

Lan tresna honek ez du erabiltzailea ebaluatzeko auto-test zuzentzailerik zeren sortzerakoan nahi baikenuen haurrak jolas gisa erabil dezan, eta ez material hezitzaile bezala. Inplizituki, ordea, auto-ebaluazio bat egon badago: lasterketa bakoitza azterketa bat da, lasterketa irabazteko erantzun zuzena ematea derrigorrezkoa delako.




Egilea: Eduardo Herrera Cantera. Psikologoa eta logopeda, irakur-idazmen atzerapenen errehabilitazioan aditua.
Diseinua: Javier Corrales Rodriguez.